ARRAUNA
Arrauna entzun eta Orio burura etortzea bat izaten da. Ez da alferrik klub loriatsuena. Ehun urte baino gehiagoko ibilbidean, kirol honetako erreferentzia nagusia bilakatu da.
Orioko trainerua, 1951ko Kontxako Bandera irabazi berritan.
1879an, Kontxako Banderaren lehen aldi hartan parte hartu zuten oriotarrek. Hirugarren egin zuen Oriok.
XX. mendeko bigarren ekitaldian, 1901ekoan lortu zuen aurreneko aldiz Oriok Kontxan gailentzea. Handik zortzi urtera izan zen bigarrena, eta hurrengoan hirugarrena. XX. mendeko bigarren erdia izan zen oparoena oriotarrentzat, hamasei bandera irabazi zituelako. Azkena 2007an lortu zuen, eta hamahiru XX. mendearen lehen erdian.
Ez irabaztea porrot gisa hartzen zuen herriak lehen, eta arraun munduan bada esan bat oso hedatua: «Oriok bigarren egitea porrota da Orion». Orain aldatu egin dira kontuak; besteak beste, lehiakortasuna hazi egin delako. Irabaztea beti izan da zaila, lehen eta orain, eta azkenaldian, aurkariak ugaritu egin zaizkio Oriori.

RUGBIA
Errugbilari garaztarrak erretiroa hartuko du denboraldia amaitutakoan, 36 urterekin, eta maila nagusian hamazazpi urtez aritu ondoren. Top14a irabazita esan nahi du agur.
Herenegun gazte airosa zen hori, pixkana-pixkana hazi, eta errugbiaren ikur bihurtu da. Azkenik, urteak pilatu, eta agur errateko tenorea heltzen zaio, beste gazteei lekua uzteko.
Ibilbide luze bezain aberatsa egin du. Garaziko Juniorrekin Frantziako txapeldun izan zen mutiko ihar eta garai hori Frantziako selekzioko eta mundu mailako errugbiko ikur bihurtu zen ondoren.
36 urterekin, baina, gelditzeko garaia iritsi zaiola aitortu du: «Nire belaunarekin lanak izan ditut azken urteetan. Naturalki etorri da erabakia. Sentitzen dut gorputzarentzat zailegia bihurtu dela erritmoari eustea». Tolosa handiaren deia etorri zen, eta jarraitzea erabaki zuen: «Tolosak deitzea nerabe baten ilusioarekin hartu nuen. Guy Novesek argi eta zuzen hitz egin zidan, eta konbentzitu ninduen».
Okzitanian, baina, gorputzak bakean utzi, eta urte handietako Hariñordoki hura ikusi ahal izan zen: «Jendeak oso ongi hartu nau, eta plazer handiz jokatu dut Tolosan». Iaz, adibidez, taldeko onena izendatu zuten.

TALDE KIROLAK
BAKARKAKO KIROLAK
SASKIBALOIA
Ni saskibaloian jolasten 3. mailan hasi nintzen. Txikia nintzenean nire aitak saskibaloian jolasten zuen eta bere partidoak ikustera joaten nintzen eta gustatu egiten zitzaidan, horretaz gain, Lagun Aroko partidoak ikustera joaten nintzen Donostian. Gainera txikitan beti nengoen saskibaloiko baloi batekin.
Gainera, aspalditik jolasten dut udaran malekoian egoten den 3x3 an eta hor hasi nintzen saskibaloiari gustura gehiaho hartzen.
3. mailan apuntatu nintzen eta oraindik bertan jarraitzen dut. Ez zitzaidana gustatu, lagun guztiak separatzea izan zen, baina hala ere oso ondo nago. Orain ez ditugu partidu asko irabazten, baina asko dibertitzen gara.